XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontseilu honetako bileretara bakoitzak aurkeztu beharko du, ordezkotzarik eman gabe.

3. Erabakiak hartzeko, bertaratutakoen erdiak baino gehiagoren botoak behar izango dira, legean edo estatutuetan besterik agintzen ez bada behintzat, eta kontseilariek boto bana izango dute.

Artezkaritza-kontseilura bertaratutakoen bi herenen aldeko botoak behar izango dira gutxienez, jarraian datozen erabakiak hartzeko:

a) Jarduera-zentru nagusi bat edo beronen zati garrantzitsu bat itxi edo lekuz aldatzeko.

b) Koperatibaren jardueran murrizketa, hedapen edo berrikuntza nabarmenak eragiteko.

c) Koperatibaren antolaketan garrantzi handiko aldaketak sortzeko.

d) Beste erakunde batzuekin, koperatiba edo bestelakoekin, koperatibarentzat etengabeko eta balio handiko elkarlana ekarriko duten harremanak sortzeko edo desegiteko.

Buruaren botoa izango da berdinketetan erabakiko duena.

4. Kontseiluak hartutako erabakiak bilera-agirien liburu batean jasoko dira.

Bilera-agiria buruak eta idazkariak izenpetu eta eztabaiden laburpenaz, erabakien testuez eta bozketen emaitzez egongo da osatuta.